Jasota Bezala

'Hobe da prebenitzea, sendatzea baino'

Erabiltzailearen aurpegia Iulen Lizaso Aldalur 2020ko mar. 21a, 00:00

Hedadura haundiko esaera zahar eta jakintsua da, bizitza. 
Legezko fakturazio globalaren rankingean, armen industrian lehenengo doa munduan, eta, ondoren, famazeutika; hirugarren berriz, edari alkoholdunak, laugarrenean elikadura eta ondoren, prostituzioa, legez kanpoko drogak, narkotrafikoa... min handiaren erantzule.
Horren ondorioa, gaixotasunek eta estaldurek eragindako gastu publiko handia da. Saihestezinak diren gehiegikeriengatik eta adulterazioagatik, beti inbutuaren mutur berera «odoletan»: botiken neurriz kanpoko kontsumoa eta farmazia faktura ikaragarria.
Kontakizunaren gizartean bizi gara. Komunikabideek etengabe ematen dute eguneko gertakarien berri, eta aurreko egunean eragin zituzten arrazoiak ezkutatzen dituzte, harreman eta ebazpen politiko eta gizatiarra zailduz.
Prebentzio neurriak jarri arren, denok gaude arriskuan CIOVID-19 birusarekin. Baina kokoronabirus mota bakarra egoteko, batzuk gaixotu egiten dira, eta beste batzuk ez, zergatik? ez dakigu. 
Louis Pasteur mikrobiologoak, zioen, «mikrobioa ez da ezer, ingurua eta lurra da dena». 
Gaur egun, kutsatuek beren “eremua” ahulduta edukitzearen ondorioa jasaten badute, eta medikuntza eta nutrizio arloko prebentzio politikarik ez badute eta OMEk, batez ere lobby farmazeutikoek, finantzatzen duten bitartean (%64), gure politikariek kontrakoa esan arren... gure osasunarekin jolasean jarraituko dute.
Antiseptiko gisa bai, baina batez ere kasu burutuetan, duela ia hamarkada bat beraiek probatu zuten konponbidea 48 ordutan. “Arazoa” kostu txikia izan zen, eta ez zen produktu farmazeutiko patentagarria izan.
Noiz amaituko da hori, gobernuak eta herritarrak osasuna bezain ondasun preziatuaren jabe izatera pasatzeko?

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!