Koronabirusa

Erabiltzailearen aurpegia Jasota Bezala 2020ko mar. 17a, 00:00

Gure jarduera eta beldur kolektiboa. Zentzua dauka gure bizitzak paralizatzeak, zer gertatzen den ikusi arte?

Gertatuko dena izango da, neurri haundi batean, egoera berri honen aurrean hartzen dugun jokabidearen emaitza. Larunbatean ikusi ahal izan genuen, Hernaniko supermerkaturen batean, jendea ero moduan erosten (edo hobeto esanda pilatzen) janaria eta elikagaiak... hurrengo egunean hornidura desagertuko balitz bezala.

Benetan da erreakzio justifikatua, beldur kolektiboari zentzua aurkituta ere? Benetan geratuko gara etxean, ez dakigu zeren zain?

Gu, Kaxkohobetuko nekaezinak ez. Guk jarraituko dugu gure erritmo geldiezina, gauetako desordenaren, zarataren eta zikinkeriaren kontra, gure bizilagunei eta lagunei pozak emateko.

Ion Azpiazu Goñi
Kaxkohobetu

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!