Jasota Bezala

Eskerrik asko, Hernaniko haur eta familiei

Erabiltzailearen aurpegia Janire Echevarri Mendia (Hernaniko anbulategiko pediatra) 2020ko ots. 20a, 00:00

Hernaniko haur eta familiei: eskerrik asko bihotzez. Bi urte eta erdi hauetan, etxekoa banintz bezala sentiarazi nauzue, bai pediatriako kontsultan, eta baita herrian ere. Zuen familien parte sentitu naiz, eta oso oroitzapen politak gordeko ditut betirako. Zuei esker, ilusio handiarekin etorri izan naiz egunero lanera.
Espero dut nire hurrengo lantokia zuena bezain jator eta sanoa den herri batean izatea. Asko gustatuko litzaidake, ahal izanez gero, Hernanin lan egitera itzultzea etorkizunean.
Besarkada handi bat denoi, eta laster arte.


Janire Echevarri Mendia
Hernaniko anbulategiko pediatra

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!