Zoriontzekoa, otsailaren 11n Kronikan publikatutako Hugo Colindresen Jasota Bezala, goraipatu beharrekoa dela iruditzen zait.
2006ko urtean, Txotx baxuago baten eskaerari buruz jarduten da bertan, bizilagunek alkateari egindako eskakizun batean, hain zuzen.
Hurrengo urtean, hau da 2007an, bizilagunon eta herritarron bizikidetza hobetzeko udal ordenantzak ezarri ziren, hauek herriko ordena jartzeko erraminta gisa. Eta otsailaren 11ko Jasota Bezela hartan, aipatzen da udalak ezarritako lehentasunak, oso ezberdinak direla bizilagunon lehentasunekin alderatzen badira, eta horrekin era bat ados nago. Eta gainera, azpimarratzen dut, lehentasun horiek aldatu egin behar direla, eta hortik arazoak konpontzen hasi. Txotx garaia, Hernaniren kulturarekin lotu daiteke, baina ezin da orain artekoa jasan, ezin du inork justifikatu bizilagunok astebururo bizitzen dugun desorden hau.
Beraz, eskerrik asko zure idatziagatik Hugo. Zorionak.
Ion Azpiazu Goñi