Urtarrila erdialdera prentsa nazionaleko komunikabide nagusiek zabaldu zuten Bartzelonako Osasun Orokorreko Institutuaren (ISGlobal) txostena: 'Europako maskuri minbizien %5 iturriko uraren trihalometanoenara (THM) esposizioan egoeteari egotzi dakizkioke. Espainia da Europako laugarren herrialdea, ur horri lotutaok maskuri minbizia kasu gehien dituztenetan'.
Ur Horniduraren eta Saneamenduaren Espainiako Elkarteak (AEAS) iturriko uraren kalitatea zein den egun berean ziurtatu zuen: 'Kasu guztietan Espainiako araudi zorrotza betetzen du'.
Urtarrilaren 17an, Añarbeko Urak-ek ohar hau igo zuen bere webgunera: 'Añarbeko Urak-ek esan dezake bere hornidura-sistematik datorren urak osasun- eta kalitate-baldintza onenak dituela, eta egunero kontrolatzen da. Kontsumitzaileak lasai egon daitezke.
Gipuzkoan hori da herritarroi iritsi zaigun gauza bakarra, eta ez lurraldeko prentsaren bidez, dena isilarazi baitu, gaiak gurekin zerikusirik ez balu bezala. Ontziratutako ur kontsumitzaileen artean hirugarrenak izanik, zergatik dira Espainian txorrotako uraren kontsumoari lotutako maskuriko minbizia kasuak bikoitzak (%11), txostenaren arabera, Herbehereetan, Eskandinavian eta Europa erdialdean baino, eta horietan ez dira iristen batez besteko %0,6ra (Alemanian %0,2), eta iturriko ura edatea orokortuago dago beraien etxe eta jatetxeetan? Bada zerbait bat ez datorrena.
Desfase horren arrazoien berri emateko, herrialde horiek nola egiten duten jakin behar dugu, eta gaia osasun publikoari dagokionez, informazio osoa edukitzeko, Osakidetzaren esku dagoen Gipuzkoako estadistika klinikoa argitaratu behar da... Hau ere, isiltasun susmagarri batean murgildua dago.
Gipuzkoako prentsa 'potoloak' gaia isildu du: iritzi-gutunak zentsuratu ditu, eta garrantzia handiko eta gardentasun gutxiko gaiarekiko kontzientzia eta neurriak hartzeko informazioa ukatzen digu gipuzkoarroi... ohikoa duten gisan.
Prentsa morroia, gobernuak haurrak bezala tratatu gaitzan ahalbidetzen duena, gaizki ari diren gurasoek egiten duten bezala. Ez dute erabakirik hartzen harik eta zahartzaroan saihiestezina den 'erupzioa' agertzen zaien arte, istripuz, Zaldibarko zabortegian edo amiantoaren gaixotasunarekin bezala, edo zabor-janarekin agertzen den obesitate kronikoa bezala... Eta gure iturriko uraren kloroari erantsitako fluorra?