2006 urtean, Kaxkoko bizilagunek egindako kexen aurrean, momentu hartako alkateak, «txotx baxuago baten apustua eginez», dibertsioa eta atsedena orekatzeko tresnak jarri zituen, eta hauek ez ziren hautsi beharko.
Udal Ordenantza, herritarren bizikidetasuna, eta bide publikoetako erabilera eta garbitasunaz arduratzen da.
Ez da beharrezkoa esatea, Hernani maite duenak, ezin duela jasan kaxkoan astebururo jasaten dugun mozkorkeria, desoreka eta «gamberraden» kultura, eta lau hilabetez gainera.
Udalak, neurri bereziak jartzen saiatu da, eta haietako bat udaltzaingoaren zerbitzua. Zertarako? hauen prioridadeak, ez dira bizilagunok dauzkagunak.
Tabernetako musikaren bolumena oso altua da, mugikorren eta karteren jabeak aldatu egiten dira, lapurretak direla eta, taberna kanpoan eta barruan erretzea, substantzia txarrak kontsumitzea, edonolako borrokak, jendeak Atzieta kaleean dauden autoen artean pixa egitea... gaizki, oso gaizki. Hala ere, bizilagunon lehentasunak beste batzuk dira:
Ez dugu etxeko portalera iristeko zailtasunik nahi. Ez dugu lur zikin eta likatsurik nahi. Ez ditugu ez istilu eta ez oihurik nahi, ez baigaituzte lorik egiten uzten.
Eta honek guztiak aurrera jarraitzen du, urteak eta urteak goaz kexatzen eta gure arrazoiak ematen, hauek dira gure lehentasunak eta udaltzaingoarenak ez direnez, kasurik ez zaigu egiten, beraien lehentasunak beste batzuk direlako.
Horrela jarraitu dezakegu, Hernaniko Kaxkoko ordenaren eta kontrolaren arazoa konpondu gabe, eta honen erantzule bakarra gainera, alkatea da.
Hugo Colindres Valenzuela