2017an EAJ-PNVk eskatu zuen udal ibilgailuak gasoilak mugitutakoak izateari uzteko, eta hibrido edo elektrikoak erosteko, eta 2019an hasi ziren iristen mota honetako ibilgailuak (udaltzainentzako kotxeak eta furgoneta bat). Primeran, hobe berandu, inoiz ez baino. Baina orain jarraitu egin behar da obren saileko kamioiekin, Garbitania enpresa publikoko makina garbitzaileekin, eta herri barruko autobusekin.
Udal ibilgailu elektrikoak eskuratzeari ekin zaion honetan, espero dugu pausu bat gehiago emango dela, eta ikerketa bat egin dadila eskatzen dugu, entxufatu daitezkeen kotxe hibrido edo elektrikoak kargatzeko puntuak jarri ahal daitezen Hernanin. Kotxe elektriko bat erosi nahi luketen hernaniarrek eta kargatzeko puntuak jartzeko garajerik ez dutelako, erosi ezin dutenek, aukera birpentsatu ahal izango dute, eta erregaiak behar dituzten ibilgailuak kaleetatik aterako genituzke. EH Bilduri eskatuko diogu 2019ko gerakineko zati bat (2019an gastatu ez den dirua) horretara bideratzeko.
Bestalde, elektrikoki kargatzeko puntu hauek bide publikoetan jartzeak erakargarriagoa egingo luke gure herria entxufatu daitezkeen kotxeak dauzkaten bisitarientzat. Kotxeak kargatu ahal izango lituzkete haien erosketak Hernanin egin bitartean, edo bertan kontsumitu bitartean.
Abantailak besterik ez. Udalak, bere aldetik ingurumenaren hobekuntza sustatzeaz gain, hernaniarren trantsizio energetikoa hasi eta erraztuko luke.
Gai honi dagokionez, hau da EAJ-PNVk jarraituko duen lan ildoa.