Ereñotzuko presa botatzeko proiektua dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Joxan Aranburu Susperregi 2020ko urt. 26a, 00:00

Azken egun hauetan Ereñotzuko presa botatzeko eskaera dela eta guztion ahotan dabilen gai honen inguruko hausnarketa eta kezka luzatu nahi nituzke.

Bertako arrainei traba egi­ten dietela aitzaki hartuta, Ma­drilen egoitza duen Rios con Vida erakundeak eta Eguzki el­karte ekologistak Ereñotzuko pre­sa botatzeko eskaera abiatu dute. Izokin nahiz amurrainak igotzeko pasabideak hobetu eta eguneratzeko beharra da­go­e­la argi dago: aspaldi egin­da­koak dira eta ziurrenik ez dute euren funtzioa behar bezala betetzen. Horrexegatik, egungo pasabidea handiagotu eta birdiseinatu behar da. Hala ere, esan behar da izokinak pasabide hortan igo igotzen direla. Tamalez, erre­karen kalitatearekin zerikusi han­­­diagoa dute inguruko indus­­triaren azken urteetako aktibi­­ta­teak eta errekara egiten di­ren isurketek. Arrazoi honenga­tik 2017an Gipuzkoako Foru Aldun­di­ak hainbat enpresa iker­tu zi­tuen. Bestalde, azken urtee­­tan, hemengoak ez diren gartza eta kormoroien kopuruak gora izu­garri egin du eta hauen arran­tzarako trebeziak eragin zuzena du bertako arrainen hazkuntzan. Beraz, gure bailarako istorio eta ondare den presa bat botatzeak ez du aparteko eraginik izango bertako arrainengan.

Bestalde, Europak energia berriztagarrien apustuan hidro­elektrikoetan eginiko inber­tsio­­ak gora egin du azken urtee­tan, izan ere, energia gar­bia eta errentagarritasun handiko­ak direlako. Horren adi­bide dira, Urumea errekan gora egi­nez,  Goizuetan Acciona-energia en­presak duen zentral hidro­elek­trikoa, non 2,5MW-ko energia lortzen duen.

Hortaz, presa eta egungo  ins­talazioak suntsitu eta ener­gia berriztagarriei ateak itxi be­­harrean, manten ditzagun egun­go instalazioak etorkizun labu­rrean energia berrizta­garri­ak abian jarri ahal izateko; in­bertsio justifikatuago bat egin de­zagun arrain eta izokinen pa­­sabide zaharkituak egunera­tzeko eta jarrai dezagun borro­kan gure errekak merezi duen ur kalitatea sustatu eta ber­ma­tzeko.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!