Aire garbia... ura berria

Erabiltzailearen aurpegia Iulen Lizaso Aldalur 2020ko urt. 25a, 00:00

Zein segurtasun ematen digu txorrotako urak, oraindik edaten du­gun gutxi horiei?

Espainian kloro librea era­bil­tzen da, hipoklorito eran (lixiba), merkeena delako. Baina minbi­zia eragiten duten konposatuak (THM) sortzeko arriskuak, ura edan­garri egiteko prozesu kimi­koa­rekin erreakzionatzen due­nean, manko­munitateei eska­tzen die kon­pa­raketa egitea ozo­no edo kloro dioxidoarekin (klorito); azkeneko hau, eten­ga­be erabili da ospitaleetan este­rilizatzaile gisa, osasungarria eta zaporerik gabekoa.

Txorrotako uraren kontsu­moa ematen da gaitasun eko­nomiko bajuko familietan, edo­ta sentsibilitate ekologikoa du­ten pertsonen artean, botilako urak gastu gehigarri bat dakarrelako eta ingurumenarekiko erasoa delako, zaborra sortzeagatik. Ez da justua plastikoa aurreztu, eta osasun pertsonalean eta osa­sun­gintzako gastu publikoan or­dain­tzea hori.

Botilako uraren kontsumoan UEko hirugarren izan arren, txo­rrotako urak eragindako mas­kuri minbizien %11 ematen da hemen. Eskandinavian, Europa zentralean eta Beneluxen, ez di­ra %0,6ko batazbestekora iristen (Alemanian %0,2), nahiz eta txo­rrotako ura edaten duten etxe eta jatetxeetan. Arazo hau ez da ageri Eusko Jaurlaritzaren agenda politikoan. Arazo nazio­nal ixila, ikusezin egindakoa... derrigor konpondu behar dena.

Klima aldaketa ukaezinare­kin desbideratzen dute arreta, CO2aren amua astinduz. Ur en­­ba­satzaile handiak, behar­bada, gauza bera egiten ari dira txo­rro­tako urarekin. Baina kostal­deetako plastiko kutsaduraren arazoak, beharrezkoa ez den garraioagatik airearen kutsadu­rak, litro erdiko ur botila bat fa­brikatzeko hiru litro ur xahu­tzeak suposatzen duen in­mo­ral­­tasunak... eskatzen dute na­­hi­­koa dela oihukatzea gure go­­­­ber­­­­natzaileei, eta gelditu de­za­tela erokeria hau, gero eta urri­a­goa den ondasun batekin.

Aurreko hamarkadan, zabor bilketarako sistemak aldatu ziren, osasungarriagoen alde. Oraingoan urari tokatzen zaio. Arrazoiak soberan dauzkagu, Hernanin bezala, non bizi garen papeleraren usainekin, gelditzen ez den autobiaren gehiegizko zaratarekin, eta gutxienez, gas toxikoen ihesa gertatzeko arris­kuarekin, inguruan dauden en­presa kimiko arriskutsuekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!