Hiruhilabetekoa 1800 karakteretara murriztea, ezinezkoa

Erabiltzailearen aurpegia Aloña Beraza Peña 2019ko abe. 12a, 00:00

Urumearekin zerikusia duten gaiak behar lukete 'Jasota bezala' atal moduan bidali beharrekoek; zer litzateke bada Urumea, Kronikako eta Dobera Euskara Elkarteko lagunen berotasunik gabe? 


Behin zuetako batek galdetu zidan: horrela imaginatzen ze­nuen Kronika? eta horrek haus­narketa batera bultzatu ninduela aitortu beharra dut. Ba ez, ez nuen halakorik irudikatzen. Uste baino hobea izan da, he­da­bide txikia da noski, baina oso-oso hurbilekoa. Konfiantza izu­garria jaso dut, eta lana nahi eran egiteko askatasun osoa. Ego­era lehenengo egunetik uler­tu izanagatik ere mila esker, baita ordutegiarekin emandako mal­gutasun guztiagatik, eta prak­­tikak unibertsitateko ikas­ketekin eramangarriak egi­te­a­gatik! Lehenengo egunetik ja­rri ninduzuen lanean, eta hori es­kertzekoa da ongi baitakizue zuek zer den praktiketan da­bilen hasiberri batentzat berak idatzitakoa hurrengo egunean ar­gitaratua ikustea. Nire bu­ru­arengan ez nuen segurtasun hori emateaz arduratu zarete, eta hortaz 'horren gaizki' egin ez dudala sinetsita aldegitea barkatuko didazue. 


Gaizki ulertu eta sorpresak izan dira, egunen batean ge­hia­go besteetan baino, baina tira, eskerrak horiei ere, dena fes­ta girorako aitzakia ona bai­ta; elkarrizketatuari ordua joa­tea, elkarrizketatzailea orduz na­hastea, masterra hemendik, ple­nora korrika handik, eskela gehiago sartu ez zitezen errezoak bestetik… 


(...) Urumeako bailarak jakin beharko luke zein talde bikaina sortzen duzuen, hortaz hori az­pi­marratzen tematuko naiz. Le­rro hauen bitartez eskerrak eman nahiko nizkizueke lan tal­de osoari, irailetik honako arra­tsalde didaktiko hauen par­te egin izanagatik, eta halako au­kera eman izanagatik, mila esker. Besarkada goxo bat de­nentzat, eta Larramendiko ate hori berriro ere zeharkatzeko irrikitan agurtzen naiz!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!