Konstantea eta fedegabetasuna

Erabiltzailearen aurpegia Josu Arrieta Iraola 2019ko aza. 18a, 00:00

Harluxet hiztegiak “maiztasun berberaz errepikatzen dena edo irauten duena” definitzen du konstantea. Eta ha­u­teskundetan, Hernanin na­hiz beste zenbait lekuetan, abstentzioaren datuek konstante adierazkor bat erakusten dute. Errenta gutxien di­tuzten auzoetan abstentzioa handiagoa, askoz handiagoa da, errenta gehien dituzten auzoekin konparatuz. Herna­nin, azken hauteskundetan, pertsona bakoitzeko bataz besteko errenta txikiena duen hauteskunde-atal 8an (Aka­rre­gi, Martindegi, Osiñaga, Zikuñaga) abstentzioa  %41,17­­ko­a izan da, herriko han­diena,  eta berriz herriko abstentzio txikiena,  %27,59ko­a, herriko errenta handiena duen atal 15ean (Aristizabal, Iturregi, Marieluts). Aldea 13,6 puntukoa da, esanguratsua. Hauteskundeak joan, hauteskundeak etorri, konstantea errepikatzeak fedegabetasuna adierazten duela pentsatzen dut, hain zuzen, eta arrazoi guztiz, gizarte bidegabe hau aldatzeko,  egungo sistema so­zial, ekonomiko eta politikoan,  gutxien dutenen fedegabetasuna. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!