Pagadi batetik paseatzea, ono bila joatea (aurkitzea beste gauza bat da), asteburu bat Errioxan mahastien koloreak ikuziz igarotzea edo duela urte askotatik (zenbat, zortzi?) Bizilagunak. Nor ezagutuko ote dut, zein etxetan bazkaldu, oinutsik edo oinetakoekin, mahai baten bueltan edo lurrean. A zer nolako udazkena!
Horren dibertigarri eta beharrezkoa den jardunaldi hau posible egiten duten pertsona guztiei eman nahi dizkiet eskerrak, baita ere orain arte parte hartu dutenei eta hartuko dutenei. Izan ere niretzat udazkenak ez baitu gaztain edo santu-hezur zaporea bakarrik , orain tajine, ceviche edo curryarena ere badu. Bene, benetan mila esker.