Portal horretan bertan dagoen tomatik, bertako presidenteak ez du beste etxeetara zuntz optikoaren kablea pasatzen uzten, berea omen dela eta ez beste inorena esanez popatik hartzera bidaliko zaitu sekulako oldarkeriarekin. Horixe pasa zitzaidan niri, joan den astelehenean zuntz optikoa jartzerako garaian. Kale Nagusiko 19. portaleko presidente jaunari zera esan nahiko nioke: zuntz optikoa denona dela, ez zurea bakarrik, nahiz eta zure portalean egon toma. Ez dakit zergatik dagoen zure portal barruan, kanpoan egon beharko luke. Baina ez zait iruditzen horrelako jarrera eduki beharko zenukenik zure bizilagunek kable eskas bat pasatzen uzteko eskatzen dizutenean. Zuntza jarri behar zuen langileak esan bezala, Gipuzkoa mailan ez du horrelako jarrerarik behin ere ikusi, ezta gerturatzen denik ere. Baduzu zer hausnartu. Gauzak horrela, eskerrak eman 19ko presidente jaunari bere bizikidetza eta eskuzabaltasunagatik; jarraitu horrela Presidente Jauna! Eta zorionak, lau haizeetara zabaldu duzu sekulako boterea daukazula Kale Nagusian, «hau nirea da eta ez dut inorekin konpartituko!». Bejondeizula motel! Azkenik, serio jarrita, mila esker Errioguardako lagunei, zuen prestutasunagatik.