Jasota bezala

Erakunde-istripua

Erabiltzailearen aurpegia Iulen Lizaso 2019ko urr. 23a, 20:20

Eusko Jaurlaritzak alokairu so­zialaren aldeko inbertsioa ez badu irmoki bideratzen, arazo konponezina...

Bere burua eta alokairu so­zialaren eskaria txapela ba­ka­rrarekin estaltzeko as­moa dau­­ka Eusko Jaurlaritzako Etxe­­­bizitza Kontseilariak.

Europan ez bezala, EJ ez da­go gazteen emantzipazioaren alde egiteko. Izan ere, etxebizi­tza-arazoak mesede egiten dio soldata-pobreziagatik frustrazioak jota dauden langileen gizarte-bazterkeriari... gurasoen etxeetan bizitzera derrigortuta daudenak.

Alokairu libre eta sozialaren arteko prezioen aldea na­bar­mena izan arren, alokairuaren eskaintza publikorik ez badago, debalde izatea bezala da. Lege berriaren berri ematerakoan, propaganda besterik ez dago; gertutik jarraitzen ez dietenekin ondo geratzeko mo­dukoa, baina beraien gehi­e­gi­keriekin adi daudenen­tzat... tranpetan jarraitzen du­te.

«Higiezinen Jabetzako Agen­­­teen Elkargoaren (Coa­pi) le­hen­dakariak Arriola kon­tsei­la­riari eskatu dio sektoreari barkamena eskatzeko, neurriz kanpoko prezioak publizitatzeaz salatzeagatik». José Luis Polo jaunak adierazi du Gi­puz­koako bataz besteko errenta erreala 673 euro/hileko dela, adierazitako bataz besteko errentaren ia erdia: 1.229 euro.

Erakunde nagusienak eta ko­munikabideak hartuta di­tu­en partidu hegemonikoak, onura esklusiborako estadistika manipulatzeko gai izan arte. Alde txikia dago erakunde-ustelkeriagatik eta inber­tsio so­zia­letako Mari Erra­uskine (Cenicienta) izateagatik historikoki ezaguna den estatu bizilagunarekin.

Duela lau urte Eusko Jaur­laritzak etxebizitzaren eskubide subjetiboa aldarrikatzen duen 3/2015 Legea promulgatu izanak desberdintzen gaitu. Letra larriek hunkitu bazuten ere, oinarrian ezer ez da konpondu; eskaintza publikoaren faltan 250 euro/hileko lagun­tza ematen du ez dagoen zerbait ordaintzeko.

Laguntza sozial bati kalte-ordain kutsua ematea... istripu bat da!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!