Iritzia

Arrieta jauna edo ez da ongi informatua izan edo....

Erabiltzailearen aurpegia ANDONI AMONARRAIZ GOMEZ, EAJKO BOZERAMAILEA HERNANIKO UDALEAN 2019ko urr. 19a, 00:00


EAJ-PNVk iraileko plenoan mo­zio bat aurkeztu zuen plastikoa debekatzeko, beste erabilpenen artean, pankartak egiterakoan. Ez pankartak debekatzea.

Beste aldetik, EAJ-PNVtik ere eskatu genuena banako, kolektibo eta enpresak zigortzea hiri ordenantza bete gabe herrian pankartak jartzen badituzte. Ordenantza indarrean dago Hernanin eta plenoaren gehi­en­goak babestu zuen. Aurreko as­teko komisioan, EH bilduk helarazi zigun ez duela hiri orde­­nantzaren  atal bat beteko, kartelen kokapenari buruz ja­rraitu behar den prozeduraren erreferentzia egiten duena. Ea Arrieta jauna, nork erabiltzen du diktadura? Beste ordenan­tza guztiak (zergena, terrazena, garbiketarena...) betearaziko dituzte.

Azkenik, argitu nahi diot Arrieta jaunari, desberdinen arteko akordioetara iristen dakien alderdia izan dela EAJ-PNV historikoki eta aberastu egi­ten da desberdintasun hori­ekin. Hernanin, eta askok egu­ne­ro bizi dugu, EH Bilduren pentsakeratik desberdin pen­tsatzen duenari ‘hemen nik agintzen dut’ aplikatzen zaio.

Mesedez Arrieta jauna, ba­tzuk urte asko daramatzagu dik­­tadura eta demokraziaren arteko desberdintasunak egi­az­­­tatzen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!