Hango eta hemengo langileen grebak, ikasleen borrokak, mugimendu feministaren deialdiak, presoen egoera, Abiadura Handiko Trenaren salaketa, Palestinan gertatutako sarraskiak, aparkalekuen falta, azken lan istripuaren ondorioak eta ardurak?. Denetatik irakurri dezakegu kaleetatik zehar eta den denarekin igual ez gaude ados, baina neretzat aberasgarria eta pozgarria da. Neretzat herri bizi baten islada dira. PNVrentzat ez, PNVek pareta eta kale mutuak nahiago ditu. PNVek gustoko ez dituen aldarriak gorrotatzen ditu.
PNVek modu batean edo bestean mozorratu nahi izango du bere azken proposamenaren helburua, baina azken finean betikoa topatzen dugu: zentsura eta zapalkuntzaren kiratsa, besterik ez.