?Etxe goxoa?
Eusko Jaurlaritzak dekretu berri bat osatu du, konpontzeko beti daukaten zailtasuna, modulatu eta enkajatu ahal izateko, gazteentzako eta adinekoentzako etxebizitzen puzzlearen piezak.
Konponbiderik gabeko arazoa da, inbertsioa alokairu sozialera ausardiaz bideratzen ez duten bitartean. Izan ere, ezinbestekoa bezain preziatua den ondasun sozial bat, espekulazio pribaturako objektu bilakatzen dute, pitxiak, akzioak... tratatuko balituzte bezala.
Merkatal perbertsio maila berean, gauza bera egiten dute ondasun publiko haundienarekin, urarekin. Klimaren kontrolarekin batera, horiek izango dira XXI. mendeko bi gerrak. Hurrengoa, airearena? Ez dago tarterik egutegian horretarako... eta ez da hatsik geratuko, berri bat egiteko.
Ondo ekipatutako zaharren egoitzak dauzkagu, intimitate falta kenduta; izan ere, logela konpartitu behar dute, geratzen zaien bizitzaren denboraren erdian. Irabazi asmoko merkatal irizpideen arabera pribatizatzen ari denez, lan gatazkak eragiten ditu, zerbitzuaren kalitatean eta prezioetan eragiten dutenak. Eta zaharren egoitzak, eskola eta ospitaleekin batera, ez lirateke sekula negozioak izan beharko.
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Hernaniko etxebizitzen puzzlearen komodina izan litezke, gutxiegi erabilitako etxebizitzak, bakarrik bizi diren adinekoenak, askotan irisgarritasun arazo haundiak eta gehiegizko zarata dutenak.
Euskal medioetan oso islada txikia dauka, nahiz eta Europan aurreko mendearen erdialdetik den eraginkorra, eta 2000 urtetik estatuko lurraldeetan. Adineko pertsonen etxebizitza kolaboratibo eta autogestionatuak, zaharren egoitzen alternatiba onena dirudi, sedentarismo apatikoa eta bakardadeko bizitza saihesteko.
Cohousing senior delakoa, zerbitzu komunitarioekin eta 24 orduko erizaintza asistentziarekin, erabilera eskubidearekin gozatzen da (ez alokairua eta ez erosketa); eta Danimarkan sortu zen, 1960an. Hori sustatu eta, era berean, adineko pertsona horien etxebizitzekin hornitze hutsarekin, Eusko Jaurlaritzak aurreztuko luke lurra, sustatuko luke enplegua, eta hobetuko luke alokairu sozialaren eskaintza, familia sortu nahi duten bikote gazteentzat.