Javi Ormazabal Esteban
Barkatu eragozpenak, zure ongizaterako lanean ari gara. Eta bide batez, kostuaren zati bat finantziatzen badugu...
Urriaren 2an, asteazkenarekin, hasi zen Osiñagako errepidea asfaltatzeko lanen bigarren fasea, bizilagunei aurrez abixatu gabe.
Aurreneko egunean, parkin osoa erabili ezinik geratu zen, eta beraz, ahal genuen tokian aparkatu genituen kotxeak. Goizeko 09:00etan udaltzainek deitu zuten etxera, esateko gure kotxeetako bat enbarazu egiten ari zela obrarekin jarraitzeko; eta bide batez, jakinarazi zigun ITVa kadukatuta geneukala, eta 200 euroko isuna jarriko zigula; 100 euro, goiz ordainduz gero.
Orain gertuko polizia deitzen diote; egia esan, nire aldetik, zenbat eta urrutiago hobe.
Ez neukan obrako zuzendaritzari inolako kritikarik egiteko asmorik, baina ikusita udal langile batzuen enpatia, ez naiz geratuko galdetu gabe: zer pentsatu zuen egitea, normalean parkin horretan aparkatzen duten 25 kotxe eta hiru motoekin, obrak iraun bitartean? Desagerrarazi?