Berekoikeriaz edota gure negozio edo lanpostuen defentsaz haratago, Hernaniko herria maite dugunok defendatu egiten dugu, eta hobetzen saitzen gara.
Horretarako, aurpegia ematen dugu, kritika eraikitzaileak egiten ditugu, konponbideak proposatu, hainbat behar azpimarratzen tematzen gara... eta beste batzuk, bitartean, iraganeko hutsuneekin tematu eta gu kritikatzen gaituzte.
Kaxkohobetuk urteak daramazki Kaxkoko garbiketa eta osasun osasungarritasuna hobetu nahian, eta baita zaratak ere. Zerbait egin da, baina asko dago egiteko, asteburuetako gauetako desordenak zuzentzeko, batez ere txotx denboraldian. Atsedenerako eta dibertsioareko eskubideen arteko oreka eskatzen dugu, beti ere, ezarrita dauden ordena eta errespeturako arauen barruan.
Gure azken kexan, Foru Aldundiak animatu gaitu horretan segi eta azpimarratzen.
Esan digu (hitzez hitz); Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoaren inguruko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren arabera, Hernaniko Udalak herriko soinu mapa osatu zuen, gaiaren inguruko Ekintza Plana jasotzen duena, eta horren gainean Kaxko Hobetuk dagozkion proposamen eta kexak helaraztea iradokitzen dugu.
Bestalde, 2017ko ekainaren 13ko LAECORen (zaratetan adituak) txostenak dio, besteak beste, gaueko 23:00ak eta goizeko 05:00ak bitartean, Zapa, Nafarroa eta Andrekale kaleetako zaratak soberan gainditzen dituela...
Uste dugu badela garaia eskatzen dugun bizi-kalitate hobekuntzarako ardura dutenek helarazi diezaguten edo argitaratu dezaten Aldundiak aipatzen duen Ekintza Plaza, behin eta berriro eskatu dieguna gure zinegotziei, bai idatziz, ahoz eta haiekin izandako bileretan, orain arte kasurik ez baitigute egin.
Zalantzak dauzkagu. Benetan maite dute Hernani?