Dieta eta Osasunari buruzko Europako Ikerketa Prospektiboan (EPIC), Eusko Jaurlaritzak bigarren faserako gonbidapena egin du: ?Bisfenol-Arekiko esposizioaren eraginak osasunean?. EPICek orain proposatzen du ebaluatzeko zein erlazio dagoen konposatu kimiko baten (bisfenol-A) eta minbizia edo Gaixotasun Koronario Iskemikoa garatzeko arriskuaren artean.
Orain gutxi artikulu batean irakurri dut: «Espainian, nahiz eta botilako litro urak iturrikoak baino 400 eta 1.000 aldiz gehiago balio, Europako laugarren eta munduko seigarren herrialdea gara, ur ?hila? kontsumitzen. Urteko eta pertsonako 140 litro horiek eragiten dute segunduro 1.500 plastiko botila zaborretara edo landara botatzea, eduki toxikoekin; bisfenol A (BPA) eta antimonioa, kasu».
EAEn, ahoratzeko ura edangarri egiten dute fluorrarekin. Gainontzeko tokietan sodio hipokloritoarekin (lejia), Cordoban eta Andorra bezalako gertuko lurraldeetan izan ezik; hauetan, kloro dioxidoarekin (sodio kloritoa-MMS), ura edanagarri egiteko disolbagarriagoa eta patogenoak hautatzeko eraginkorragoa dena, eta dosi txikiagoak behar dituenez, gastuak, zaporea eta osasunean onurak hobetzen dituena. Biozida ez kaltegarri hau indartsuagoa da, trihalometano (THM) beldurgarriak eta fenolak ezabatzea bermatzen baitu, eta horregatik erabiltzen da ospitaleetako gela eta tresneria esterilizatzeko.
2008an gobernu britainiarrak iturriko uraren kalitatea hobetu zuen, eta era berean, debekatu egin zuen bulego ofizialetan, jaialdietan eta ekitaldi publikoetan plastikozko botilako ura edatea, kaltegarria, inmorala eta ez solidarioa irizten diolako.
2013an Frantziak debekatu egin zuen Bisefonol-A plastikozko ur botiletan, petroliotik eratorritako substantzia oso toxikoa delako.
Aurrekari horiekin, Eusko Jaurlaritzak eztabaida publikoa ireki behar luke, ahoratzeko plastikozko ur botilak gutxitzearen alde, eta aurretik, bermatu, etxe eta iturri publikoetan gure uraren zaporea eta osasungarritasuna, gaur egun fluorazioarekin ez baitago bermatuta. Edangarri egiteaz gain, osasungarri eta bizi egitea izan behar litzake datorren hamarkadarako bere apustua.
Energia aurreztu eta gutxitu eta Zero Zabor filosofiarekin bat egiten duen ekonomia zirkularraren aldeko zaborren tratamenduari lotutako irizpideengatik ezin dugu atzeratzen utzi plastikoari eta osasunari lotutako iturriko uraren arazoa.
?Ekoetorkizuna: Plastikoari EZ?. Mundu mailako mugarri litzateke, Hernanikoa bezalako Euskal Herriko zenbait udaletxetan ingurumenaren aldeko praktika onen alde, hondakinen gaiari lotuta... Zuzenean eragiten digu.