AMHER-EK 15 URTE

Erabiltzailearen aurpegia Tomas Elortza Ugarte - AMHERen izenean 2019ko ira. 23a, 02:00

15 urte bete ditu aurten Amher elkarteak eta datorren igandean ospatuko ditu Atsegin­de­gin, urteroko Jaialdi Gastrono­mi­koan. Betiko plater eta za­po­reen ugaritasunaz gain, aur­ten zerbait berezia eskaini ahal izango da, adibidez, Jubi­latuen abesbatza, Mende­bal­deko Sa­ha­rako emakumeen abestiak, musika marokoarra?

Denbora aldatuz doala-eta, hain ezaguna egin den logoa aldatuko da: ?gizonak eta ema­kume gonadun eta ile lu­zeak txandakatuz? izan dena, logo sinbolikoagoa bihurtuko da.

Sakonean aldatuko ez dena, Amherren helburuak (aholkularitza, bizikidetza eta aniztasun kulturala susta­tzea) eta lan egiteko modua (herriko erakunde eta elkarteekin elkarlana, bolondresen parte hartzea, era askotako ekintzen antolaketa?).

Igandeko ekimena arrakastatsua izan ohi da urtero eta aurtengoa ez da gutxiago izango. Ahoa gozatzeaz gain Hernaniko pertsona eta kultur aniztasunaren ispilu izango da. Han elkartuko gara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!