Hernaniko Kardaberaz parkea

Erabiltzailearen aurpegia ion azpiazu goñi 2019ko abu. 21a, 02:00

Ez da aurreneko aldia, baina gustatuko litzaidake azkena izatea, dagokionari gogorarazten dioguna Kardaberaz parkea (lehen Goiz Eguzki) zein egoera kaxkarrean dagoen.

Bolatokiko sarbideetatik hasita, eskailera aldera dijoana itxita dago giltzarrapo batekin hainbat urtez geroztik, eta bestea; desagertu egin da nire aitonak 1949ko abenduaren 16an landatu zuen intxaurrondoaren pean zegoen bidezidorra. Hori, aipatu gabe utzita Gink­go­­­aren azpiko eskaileretan ur­tez urte p­ilatzen diren sas­trakak...

Atxikitzen diren argazkiek hitzek baino gehiago balio dute.

Berretsi egiten dugu parkea aprobetxagarri ote den jakiteko azterketa egiteko eskaria, izan tilo eder batzuen itzalpean edota Ginkgo Biloba ikarragiaren pean. Baina mesedez, eman merezi duen arreta ho­rrelako ingurune bati, hernaniarrok gero eta balio haundiagoa eman diogu.


Ion Azpiazu Goñi

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!