Alderdi politiko desberdinen proposamenen artean, hauteskunde kanpainan, deigarria egin zitzaigun Bilduren bat, maiatzaren 22an argitaratua ondoko titular honekin: ?Bizilagunen bizitza eta turismoaren artean oreka berreskuratzea?.
Aurrerago Bilduk turismoaren masifikazioaz hitzegiten du, lan postuen prekarietateari buruz...
Honela, gure Bilduko agintariek Hernanin beste alde batera begiratu badute azken 12 urteetan, eta ez dute konpondu asteburuetako arazoa Txotx garaian, ez da ez dutelako ezagutzen, beraz ulertu behar dugu beste interes batzuk hobesten dituztela eta ez dutela konpondu nahi?
Maiatzaren 23an, Reyes Carrerek, Donostiako alkatetzarako Bilduren alkategaiak honakoa dio hitzez hitz: ?Turistifikazioa bizilagunen eskubideen gainetik pasatzen da arrabola bezala?. Donostian bai eta Hernanin ez?
Azaldu iezadazu. Edo bi Bildu desberdin daude bat Donostian eta beste Hernanin?