Nork esan du tristura? EAJ-PNV izan da boto eta portzentai gehien igo den alderdi politikoa. Gure lanak eta gure proposamenek hernaniarretan barneratu direla dirudi.
EH Bilduri zoriontzeko momentua da bere emaitzegatik eta baita Hernanigatik lan egiten jarraitzeko unea.
Ez desanimatu, hemen jarraituko dugu lanean eta denak hobe bizitzen saiatuko gara.
Hauteskunde hauetan babesa eskaini diguzuenei, eskerrak eman nahi dizkizuegu eta hau maratoi bat dela pentsatu eta aurrera jarraitu behar dela. Helmuga gero eta gertuago dago.
Amaitzeko, EAJ-PNV hauteskunde hauetatik indartuago irten dela jakinarazi nahi diogu hernaniar guztiei eta edozer laguntza behar baduzue, ez dudarik egin gugana hurbiltzera.
Gora Hernani
Andoni Amonarraiz Gómez
EAJ-PNVko bozeramailea