Larunbatean solasaldia izan genuen Harriatsun, eta zerbait esatea ahaztu zitzaidan. Zortzi urtetan alkatea izan zara Hernanin, eta agian zortzi urte horietako balantze pertsonala egiten ariko zara. Nik ere egin dut, eta zu bozkatu zintudanean ez nintzela okertu aitortzen dut. Orain dela zortzi urte baino herri hobea dugula pentsatzen dut, eta baita herria osatzen dugun gizon-emakumeok hobeak garela ere. Bide beretik jarraituko dugulakoan, igandean, EH Bildu bozkatuko dut. Azkenik, solasaldian ahaztutakoa esango dizut: ESKERRIK ASKO!