Nerabe nintzela hasi nintzen sistema honetan neska izateak suposatzen duenaz hausnartzen eta berehala egin nuen topo gazte izateak inplikatzen duen bizitza prekarioarekin. Neska eta gazte moduan bizi dudan errealitateaz jabetzeko ezinbesteko izan ditut nire kide eta lagunak, ezinbesteko izan dut gazte mugimendua eta mugimendu feminista. Bizi izatea merezi duen bizitza eraikitzeko prozesu eta borrokan, EH Bildu izan daiteke bidelagun bakarra.
Nire ustez, indiferentzia eta apatia ez dira aukera, eta bizitza lerratzea delako, nik EH Bildu!