Hauteskunde hauetan bozkatu gaituzuen hernaniar guztiei eta EAJ-PNVk sei diputatu eta bederatzi senatari lortzeko lagundu digutenei eskerrak eman nahi dizkiegu. Gainera, Hernanin, EAJ bigarren alderdi bozkatuena izan da 900 botoren hazkundearekin.
Argi dago Espainiako Kongresuan egin den kudeaketa lana eta lortu ditugun akordioak saritu direla. Lan horrek Euskadira onurak ekarri ditu, baita estatuko hiritarrei ere.
Gaur, EAJ-PNV bozkatu dugun guztiei, lortu dugun arrakasta ospatzea dagokigu eta hernaniarrei zerbitzuak emateko lanean jarduten dugunoi, jarraitu dezagun lanean eta maiatzeko hauteskundeak prestatzen jarraitu behar dugu, Hernanirentzat erronka haundiagoa izango baita.
Eskerrik asko eta animo.
Andoni Amonarraiz Gómez - EAJ-PNVko Udal bozeramailea