Hernaniko EH Bilduren izenean, gure eskerrik beroena eman nahi dizuegu gure proiektua babesteagatik. 4.044 hernaniarren botoa jaso dugu, Espainiako azken hauteskundeetan baino 1.165 boto gehiago. Hernanin indar politiko nagusia garela berretsi dugu. Hernanin bezala, Euskal Herrian ere independentista eta ezkerreko indar bakarra gara eta EH Bilduren ahotsa, ezker subiranistaren ahotsa, Espainiako erakundeetan ere egotea garrantzitsua da. Orain bukatu berri den legegintzaldian erakutsi dugu gure ordezkariek Espainiako politikan eragiteko ahalmena dutela. Orain bikoiztu dugu diputatu kopurua eta, gainera, ez gaude bakarrik. EH Bilduren ordezkariak eskuz esku arituko baitira Kataluniako lehen indarrarekin batera, ERCrekin batera. Bi indar independentistok estaturik gabeko nazioen aldeko mugimendu sendoa osatu dugu eta, gustatu ala ez, Espainiako erakundeetan gure ahotsa entzun beharko dute. Zuek hala erabaki duzuelako.
Luis Intxauspe Arozamena eta Xabier Lertxundi Asteasuinzarra