LAB sindikatua garaile Hernaniko Udaleko hauteskunde sindikaletan!!

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Beroitz Insausti 2019ko api. 25a, 02:00

Joan den apirilaren 12an, 2019-2023 epealdiko langileen or­dezkaritza hautatzeko hauteskunde sindikalak burutu ziren Hernaniko Udalean. Parte­har­tzea 2015 urtean eginiko hauteskundeetan izandakoaren pa­­rekoa izan zen, %59,5 zehazki.

Emaitzei dagokionez LAB sindikatuak funtzionario atalean 7 (+1) ordezkari lortu zituen eta ELA sindikatuak 2 (-1). Laboralen atalean ere hauteskundeak egin ziren eta bertan LABek ordezkari bat lortu zuen (bat soilik aukeratzen zen). LAB sindikatuak 2015 ur­tean lorturiko emaitzak hobetu ditu bai bozetan bai eta delegatu kopuruan.

Emaitzei buruzko informazioa zabaltzearekin batera, hauteskundeetan parte hartu duten langileei eskerrak eman nahi dizkiegu. Bereziki gugan konfidantza jarri dutenei.

Datozen urteetan LAB sindikatuko kideok txinaurri lanean jarrituko dugu langileen eskubideen defentsan. Gure konpromisoa partaidetza sustatzea eta informazioa partekatzea izango da. Halaber, langileen batzarra izango da gure parte hartzea bermatuko duen tresna. Horrela beti bezala, LABeko kideak aldamenean izango dituzue eguneroko arazoei aurre egiteko eta dituzuen aportazioak bideratzeko.

LAB SINDIKATUA ZURE BI­DE­LAGUN HERNANIKO UDALEAN!!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!