Etxebizitzarako eskubide subjektiboaren legea (Ley de derecho subjetivo a la vivienda)

Erabiltzailearen aurpegia Koro Etxeberria Aranburu 2019ko api. 23a, 02:00

2015ean, Ezker Abertzaleak, PSOE-k eta UPyD-k, beraien artean adostuz, aurrera atera zuten aipatutako lege hau. PNV-k ez zuen momentu hartan onartu nahi izan, zeren bere bozeramaileak zioen be­zala, honek «efecto llamada» sortuko zuen... Baina Parla­mentutik pasa, eta baita onartu ere.

2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, indarrean jarri zuten, baina ez legearen puntu guztiak. Adibidez, hutsa dugun etxebizitza baten expropiazioaren (lapurketaren) ahalmena agertzen den puntua, garai hartan ez zuten indarrean jarri nahi izan. Egun haietan, Ezker Abertzaleko pertsona bati irratian egindako elkarrizketa batean, zera galdetu zioten: «eta zergatik ez dira lege horren puntu guztiak batera indarrean jartzen?». Eta erantzuna: «bueno... ho­riek aurrerago jarriko dira... jendea oraindik ez dago hortarako prestatua». Lotsagarria, benetan!

Badakite, denborarekin, de­­na onartzen dugula. Eta az­kenean, hori ere, gutako bati ex­propiatzea, lapurtzea, onartuko dugu. Tristea benetan!

Pentsa ni gaixorik nagoela eta bakarrik bizi naizenez, laguntza behar dudalako, fa­miliako norbaiten etxera ni­ho­­ala, eta ez dut nere etxebizitza alokatzen... Behartu egin behar al naute? Edo etxea lapurtu?

Pentsa familia batean, as­ko kostata, bere bizitza osoko irabaziekin etxebizitza bat erosi dutela, pentsatuz se­me-alabek zerbait beharko du­tela, eta haiei laguntzeko bizimodu arrunt bat egiten... Hoietako asko ditut nik inguruan. Baina kontrakoak ere ezagutzen ditut; lasai bizi, hara eta hona bidaiak egiten, oporrak han eta hemen, bi edo hiru kotxe etxean... eta hori bai, laguntzak ematen direnez, hobe eskatzea eta kitto! Zertarako etxe bat erosten agobiatu?

PNV-ri ez diot aurpegia garbituko, hainbeste urtetan gobernatzen eta denbora pila galdu dutela uste dut. Orain dela 40 urte behar genituen konpetentziak ?eskean? da­biltza oraindik Madrilen. Baina ez diet aurpegiratuko PPrekin aurrekontuei buruz zerbait adostu dutela eta.

Baina, hori bai! Ez dut ahazteko lehenago aipatutako etxebizitzen lege hori, Ezker Abertzaleak, PSOEk, eta UPyDk adostuta atera dela aurrera. Eta urtea bukatu baino lehen, lege osoa, puntu guztiekin indarrean izango dugula. Nolako astakeria!



Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!