Beste behin, hauteskunde kanpaina honetan, berriro ari dira EAJ-PNVren kartelak kentzen, gauetan. Oso adierazgarria da, ukitzen ez dituzten kartel bakarrak, EH Bildurenak direla. Gainera, hauteskunde propagandara bideratuta ez dauden espazioetan ere, azaldu dira EH Bilduren pankartak.
Praktika hau ohikoa da, baina horregatik, ez diogu salatzeari utziko. Garbi dago, norbait urduri jartzen ari dela.
Hernaniarrek ez badituzte EAJ-PNVren kartelak ikusten, ez da jartzen ez ditugulako. Esan nahi dizuegu, hemen gaudela, eta batzuek ixilarazi nahi bagaituzte ere, Madrilen izango garela, Euskadirengatik eta Euskadirentzat lanean, beti bezala.