Zirkulazioan

Erabiltzailearen aurpegia Iulen Lizaso Aldalur 2019ko api. 15a, 02:00

... Jaurlaritzak etxe hutsak EAEn jarri nahi ditu, eta ospa­tzekoa da, baina ez denon aldetik eta alde bakoitzeko denen aldetik.

Zinemarako sarrerak ba­dauz­­kat, eta berandu joan eta aparkalekurik ez badago, bigarren ilaran uzten dut kotxea, zein ondorio izango duen jakinda. Egoera horretan zegoen la­gun batek esan zidan pelikula gal­du eta etxera itzuli zela sa­rre­rak eskuan, grua saihestearren.

Burtsa eta zirkulazioan dauden produktu finantzario eta espekulatzaileak ez bezala, etxeak eraikitzeko dirua mugitzeak funtzio soziala du, eta etxebizi­tza edukitzeko eskubidea Kons­ti­tu­zioan jasota dago.

Konstituzioak dioena bete­tzeko interes falta edo zailtasuna, eta bizi dugun arrakala so­zioekonomikoa etengabe haun­di­tzeak dakarren alokairu so­zialaren eskaera gero eta haundiagoak, Eusko Jaurlaritza bul­tzau du dekretu bat idaztera, hutsik dauden etxebizitzei zergak eta zigorrak jartzeko; pren­tsan jakitera emandakoaren arabera, zigorra jasotzen dutenen maila ekonomikoaren arabera ondorioak desberdinak izango dira, eta zigorrari aurre egin ezin diotenek... ?pelikula? indarrez irentsi beharko dute, kasu horretan.

Inposizio ?zirkulatorio? hau gehiegikeria instituzionala ere badela uste dut, eta arazoaren karga herritarrei botatzeko modua. Prentsak ez du horretarako joera haundirik, baina ondo legoke estatistika europarrak ezagutzea, jakiteko alokairu sozialeko zenbat etxebizitza publiko dagoen 100.000 biztanleko eta batez besteko prezioa zein den, lurralde bakoitzeko BPGaren (PIB) arabera. Kasu pa­radigmatikoa da Austriakoa, eta bereziki, Vienako udaletxekoa.

Gipuzkoara dena iristen zai­gu berandu, konponbidea ondoan izanda ere. Deskargako autobia inauguratu berri da, eta, be­raz, ezin hobeto osatu da errepide sarea kotxe gidari eta kamioilari europarrentzat, bai­na... zer gertatzen da erabiltzaile izan ez, eta Urumea ondokoak bezalako trafiko dentsitate handia duten errepideen ondoan bizi direnek jasan beharreko soinuekin?

Duela 30 urtez geroztik on­doan edukita, atzerapena izan zen Galarretako errotonda eraikitzeko. Orain Ipar Euskal He­rrian eraiki diren zaraten kontrako kilometrotako pareta lodi, antiestetiko eta zimurren txanda da, eta ez kristalezko panel estetiko eta sinple edo hormigoizko pareta leunena, tramitearekin bete bai, baina arazoa konpon­tzen ez dutenena... Ber­din, alokairu sozialeko babes ofi­zialeko etxe­ekin, alderatuz ge­­ro antzeko aberastasuna du­ten he­­rri­alde europarretan per ca­pita BPGaren arabera eraikitako me­­tro karratuen batez bestekoarekin, baina oso desberdin ge­lako erosmen ahalmenarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!