EAJ-PNVn badakigu non gauden

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonarraiz, EAJko bozeramailea 2019ko mar. 27a, 01:00

Gizon jator batek esan zidan berak beti ezkerra bozkatuko zuela, EAJ-PNVk ezkerretik ez zuela ezer antzemanez. 

Urte batzuk daramatzat herri politikagintzan eta gero eta konbentzituagoa nago es­te­reotipoetatik ihes egin behar dela. Udaletxe honetan, EAJ-PNVk eskatu du  obra publikoak egiten dituzten enpresei derrigortzea Gipuzkoako hi­tzar­menak markaturiko soldatapean edukitzea beraien langileak; argi eta garbi bo­rroka­tzen dugu, Udalean sor­tzen den aberasatasuna ba­na­tzea he­rriko enpresa guztien ar­tean; diru-laguntzetan es­ka­tzen du­gu gutxiena dutenek lagun­tza gehien jasotzea; uste dugu administrazioak enpresekin lan egin behar dutela bakarrik kutsaduraren inguruan ara­uak betetzen dituztenekin, lan­gileek soldata duinak eta parekideak dituzten enpresekin; pentsatzen dugu derrigorrezkoa dela beti hernaniarren eskakizun eta galderei erantzutea. Gobernatu genuenean hirukoiztu egin genuen  etxez etxeko lagun­tzaren zerbitzurako dirua; eguneko zentrurako plazak gehitu ziren; eta jarraitu nezake.

Egia da enpresa pribatua ere babesten dugula lan eta aberastasun iturri delako. Ez dugu etsaitzat hartzen, baizik eta ezinbesteko lagun bezala. Beraiek eta euren langileak izan dira gaur egun Euskadi dagoen lekuan egotearen erantzunkizuna dutenak.

Eta azken gogoeta, behar duenari laguntzeko; ez da beharrezkoa rastak, mototxak, motxilak edo galtzerdiekin sandaliak eramatea. Ziurtatu dezaket, eta egindakoa ikusi besterik ez dago, idatzi hau sinatzen duenak amerikanak eta zapatak janzten ditu, EAJ-PNVkoa da eta  hernaniar guztien ongizatea bakarrik bilatzen du, arrazari, erlijioari, sexuari edo, oso garrantzitsua gure herrian, hurbiltasun politikoari erreparatu gabe. Horretarako dago EAJ-PNV.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!