Asteburuetako desordena Kaxkoan

Erabiltzailearen aurpegia M. Claire Aduriz Martinez 2019ko mar. 24a, 01:00

Kaxkoko asteburuetako desordenaren erantzuleen bila gabil­tza, horrek eragiten baitu Her­nani izendatzea legerik gabeko hiri, non denak balio duen, eta edozer egin daitekeen. Horren inguruan duten iritzia galdetu diegu Udaltzaingoaren agente batzuei, eta erantzun digute, esaten dietena egiten dutela; aginduak goitik jasotzen dituztela, eta horietara mugatu be­har direla haiek.

Hortaz, Udaltzaingoaren bu­ruari eta herriko alkateari galdetzen die­gu: zuek zarete eran­tzuleak, agenteek ez aplika­tze­ko Herritarren Elkarbizi­tza­ra­ko eta Kaleen Erabilera eta Gar­bi­tasunerako Udal Ordenantza?

Hona hemen, ordenantzaren 1go kapituluko hiru artikulu:

7. artikulua. Drogen eta eda­ri alkoholikoen kontsumoa: debekatuta dago edariak saldu edo zerbitzatzea, ostalaritza es­tablezimenduetatik kanpo kon­tsumitzeko, terrazetan edota bestelako instalazioetan izan ezik, Udalaren baimenarekin.

10. artikulua: debekatuta da­go kalea zikindu dezakeen edozer egitea; eta bereziki, debekatuta dago edalontziak, botilak eta freskagarrien edukiontziak kalean uztea edota botatzea.

33. artikulua. Arau-hausteak: arau-hauste arinak izango dira 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17 eta 29 artikuluetakoak; botilak, botellinak, edalontziak eta freskagarrien edukiontziak botatzea, 200 euroko isuna. Arau-hauste larriak izango dira 7, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 30 eta 31 artikuluetakoak; 751 eta 1.500 euro arteko isuna.

Alkate jauna, kargua utziko duzu, zure zortzi urteetan artikulu horiek asteburu bakar ba­tean ere betearazi gabe? Oker gaude, esaten badugu ez dituzula bizilagunak errespetatzen, zurea guardiako epaitegikoa dela, lotsagarrikeria hutsa, eta Kaxkoko desordenaren eran­tzule zarela? 


Marie Claire Aduriz Martinez

Kaxko hobetu

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!