Martxoaren 6an irakurri dugu Diario Vascoko Hernaniko kronikaren atalean Jaione Aristreguiren idatzia.
Kaxkohobetutik eskerrak eman nahi dizkizugu astebururo Hernaniko Kaxkoan gertatzen den hondamenari egindako erreferentzia ausartu horrengatik; ordezkatzen duzun alderdi politiko horretako bozeramaile gisa sinatu zenezake.
Nabarmendu nahi dugu egun horretan bertan eta egunkari berean, 12garren orrialdean agertzen den artikulua, esanez, Getariako aurreko legegintzaldiko eta egungo alkateek gaizki pasako dutela. Fiskaltzak kartzela zigorrak eskatzen ditu haientzat eta tabernariren batentzat, bizilagunen kexuei kasurik ez egiteagatik.
Zure galderari dagokionez, galdetzen duzunean nola konpondu dezakegun kaleko de-sordena, txotx denboraldiko mozkorkeriaren kultura, pentsatzen dut konturatuko zinela: udal ordenantza aplikatuta, hiritarren arteko bizikidetza eta kale erabilera eta garbiketa arautzen duena. Hirugarren kapituluko 10garren artikuluan debekatzen du kalera botatzea botilak, botila txikiak, edalontziak eta freskagarrien ontziak; eta ez du zehazten bidrio, metal edo plastikozkoez ari den, DENAK debekatzen baititu.
Urtero bezala, udaletxeak udaltzainen zerbitzua indartzen du asteburuetako iluntze eta gauetan. Normalean baino udaltzain gehiago ikusten dugu, bereziki, Gudarien Plazan, eta herritarroi sortzen zaigun galdera da: zein dira herritar guztiok ordaintzen dugun zerbitzua indartze horren funtzio eta helburuak?
Bizilagunok eskatzen duguna da, bereziki, zaratak saihestea, baimendutako gehienezko neurria bikoiztu egiten baitute, eta kaleak zikintzea ere saihestea.
Bai, gure udaltzainek zerikusia dute garbiketan, eta ez erratzarekin ikusiko ditugulako, baizik eta udal ordenantzak aplikatzeak saihesten duelako gure gonbidatuek pisa egitea; botila, botila txiki, edalontzi eta freskagarrien ontziak kalera botatzea; eta gure udaltzainek, orokorrean, ez dituzte aplikatzen.
Beraz, gure galdera hau da: zertarako hainbeste indartze? Bakoitzak bere iritzia izango du, baina gero eta gehiago gara gure agintariak eta udaltzain batzuk ulertzen ez ditugun bizilagunak.