Gaur gazteen greba antolatu da mundu mailan ingurumen garbiago bat aldarrikatu eta ingurugiroarekiko tratu txarrak salatzeko (strikeforfuture). Deialdi honen bidez, kontzientziazioa lortu nahi da, adieraziz zer eragiten diogun planetari eta geuri, gure kontsumo ohituren ondorioz, batipat arnasten dugun kutxaduragaitik.
Gure inguruan, duda gutxi, eta gutxienez Gipuzkoa mailan, Hernani izango dela aire kalitateari dagokionez galera ikuspegitik, eredu nagusia, eta beste arazoekin alderatuz jabetu gaitezen kaltetuak herritar guztiok garela, batipat adinekoak eta umeak.
Horrela, politikari guztiei, eskatzen diet arreta gehiago jartzea, papelerak sortzen dituen usain txarren inguruan eta ugaritzen ari diren, herritarrek azaldu dituzten kexei. papeleran usain txarren gaitik.
Kexa hitza erabiltzen dut ohikoena delako atsekabea dagoenean, kezka sortzen duen zerbaitegatik edo adostasunik ez dagoenean.
Gaia serio da eta nahiz eta informazioa gehiago ez izan Osakidetzan aldetik, oihartzun handia du gure herrian; ingurumen eta bizi kalitatean galerak, minbizia, asma, alergiak eta antzeko gaixotasunak zabaltzen ari direla.... eta hau jasanezina da.
Nahiz eta udaletxetik kontrakoa esan, Hernanin arnasten dugun airea, gure osasunerako ez dakigu ze neurritan, baina kaltegarria da. Kontuan izanda beste empresa eta autobiak sortzen dituzten kutxadurak... zigortuak bizi gara.
Erosotasunaren bidez bizikalitatea igotzea ez da exigentzia, arnasten dugun airearen kalitatea estreinatu genduenean bezala mantentzea baizik... opari gixara jaso genduena mundu honetara etorri ginenean: ingurumen atsegin atmosfera garbi batean.
Iulen Lizaso Aldalur