Orain 46 urte, egun pare bat gora-behera, inauteriak ziren, ihes egin behar izan uhan Manolito, zerbait oso txarra egina izango uhan zalantzarik gabe. Esaten diat hau ikusita hire heriotza gertatu eta bi hilabete igaro ondoren ez duela aipatu ere egiten hire izenik. Gogorra dek hau nere euskera baldarrean arrasto egin behar izatea, bakarrik gutxienez ea norbait gogoratzen ote den hire ihesaldi hau zergatik izan zen. Hemen goratzarre eta ohoreak izaten dituk batzuentzako, hirea etzekiat erabat ahaztu egin diren edo agian, gogoratu nahi ez izatea. Askotan entzun diagu oihukatzen ‘gogoan zaituztegu’, ‘ez dugu ahaztuko’, eta antzeko garraxiak. Hiretzat ez duk horrelakorik izan, dena utzi eta ihes egin behar izan huan herriaren alde borrokan ibilita. Gaur ikusita hirekin izaten duten portaerarekin bazirudik herriaren gaizkile bat izan haizela, hemen bide berdina eginda, batzuek oso goraipatuak izaten dituk, baina itxura danez hi ez hago ‘kategori’ horretan. Halere, guk gogoan diagu Manolito Maioxkonekoa eta gogoan izaten jarraituko diagu arnasa degun arte.
Gero arte Manuel Murua Alberdi.