Lizeaga auzoko bizilagunei

Erabiltzailearen aurpegia Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea. Domingo Pavón Largo 2019ko ots. 16a, 01:00

Azken aldi honetan zenbait iritzi eta zalantza iritsi zaizkigu Auzo Plazari buruz, alegia, “Lizeaga 3.0” prozesuaren le­hen egitasmoaren egungo egoerari buruz, eta une honetan proiektua zein puntutan dagoen argitu nahi dugu.

Plazako lanak 2017ko urriaren 2an hasi eta 2018. urte hasiera aldera bukatu ziren lo­rategien zati baten berronera­tzearekin batera. Handik aurrera bilera pare bat izan zi­ren Gibelalderen eta Udalaren artean, hain zuzen, lorategien be­rroneratze-lan horiek osa zi­te­zen eskatu eta elkartearen al­detik ezadostasuna azaltzeko, esku-hartze batzuk zirela-eta.

Bilera haien harira, auzolanean egiteko asmoa daukagun lorategien diseinua jasoko zu­en planoa egiteko eskatu zi­tzai­gun, baita eskalan garatu be­har izan genuen altzariena ere; azken horiek aukeratzeko, Udalak berak iradokitako hiru enpresaren katalogo digitalak izan genituen oinarri. Eskatu­ta­ko guztia 2018ko apirilaren 24an helarazi zitzaion Udalari.

Handik gutxira, udal-teknikarien eskariz, aldaketa ba­tzuk egin genituen lorategien diseinuan, eta uztailaren 11n aurkeztu genien proiektu egokitua.
Udalaren erantzunik ez ge­nuela-eta, irailaren 18an eska­era bat erregistratu genuen bertan beste bilera bat eskatzeko; gai-zerrendan hainbat ur­tetatik hona erantzunik gabe utzitako zenbait zeuden, besteak beste, Auzo Plazaren egoera. Bilera urriaren 1ean egin zen.

Geroztik, gaur arte, ez daukagu beste berririk. Lorategien berroneratzea bideratzeko la­nak besterik ez.

Gure aldetik, bi hilabetetan zehar, aurreikusitako hiru mu­raletako bat egin dugu, eta udaberriaren hasieran lorategien auzolanean hasteko as­moa dugu.

PD: Plaza bat txukuntzeko bi urte behar baditugu, zer beharko da auzo osoa eralda­tzeko?, ikusiko al dugu?

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!