Urtero bezala, udaletxeak eman dio hasiera 2019 txotx denboraldiari, eta zerbitzuren bat indartu du; kale garbiketa, adibidez.
Herritarron galdera da ea errefortzu hori beharrezkoa den eta udaletxeak ordaindu behar duen, eta beraz, zergadunok.
Erantzuna araudian aurkitu dugu, oso garbi: «Herritarren elkarbizitza eta bide pu-blikoaren erabilera eta garbiketa arautzen duen udal ordenantza. III. Kapitulua. Bide publikoaren garbiketa. 10. artikulua. Bide publikoan edalontziak, botilak, botila txikiak eta freskagarrien ontziak botatzea. 11. artikulua. Industria edo merkataritza jarduera batek bere inguruetan edo, terrazen kasuan, baimendutako gunean zikinkeria sortu ohi badu, establezimenduko titularrak garbi eduki beharko du zikindutako bide publikoaren zatia, dagozkien lizentziei aplikatu beharreko erregimenetik etor daitezkeen neurri zuzentzaile eta gainerako betebeharrei kalterik egin gabe».
Norberak erabaki dezala udaletxeak zuzen jokatzen ote duen.