Oraindela aste batzuk, udaltzainen kotxe bat ACAB siglekin margotuta azaldu omen zen. Polizia mota guztien aurka muturreko kolektiboek erabiltzen dituzten siglak omen dira, eta polizia guztiak ‘sasikumeak’ direla esan nahi omen du.
Egia esan, nik ez nekien horrelakorik, Kronikan irakurri arte. Baina lehengoan, Andoni Mirena Pikabea Lertxundik, udaltzainburuak, idatzi zuena irakurriz pentsa arazi egin zidan...
Eta lerro hauen bitartez, Hernaniko Udaltzaingoari, bi hitz besterik ez.
Aurrena, eskerrak eman hor zaudetelako. Askotan, arrazoin desberdinengatik zuengana jo behar izan dut, bai telefonoz, edo bai zuen bulegoetara joanda, eta esan behar dut, berehala neraman kezka edo arazoa konpontzen, aurpegi onez, saiatu zaretela. Beti!
Esan ere, niri izugarrizko zihurtasuna ematen didazuela. Eta horregatik, hemendik, nire esker beroena zuentzat.