Badago jendea ongi iruditzen zaiona nik prentsan idaztea; beste batzuei ez, ordea. Batzuk astuna naizela uste dute eta beste batzuk, berriz, pentsatzen dute idatziko ez banu ez luketela ezer jakingo EH Bilduk gobernatzen duen Udalean gertatzen denari buruz. Tristea dena da, egunero idatzita ere hernaniarrak ez liratekeela jabetuko Udalean gertatzen denaz.
Gaurko nire idatzi hau nire ‘poza’ azaltzeko da. Zazpi hilabete itxaroten egon eta gero 2018ko ekainaren 18an aurkeztutako idatzi bat erantzun didate! Elkano kalean, kiroldegi parean dauden zuhaitzen aldaketa eskatu nuen. Oso altuak dira, etxeetako laugarren pisuraino iristen dira eta argia zuzenean sartzea oztopatzen dute, eta horregatik, bizilagunen argiaren faktura igotzen da. Gainera, ez dute inongo ikuspegi edo bistarik. Eskatu nuen baita ere Orkolaga eta Elkano elkartzen dituen eskaileretako arbola ere aldatzea, arrazoi berdinengatik.
EAJ-PNVtik eskakizunak egin izan ditugu 2016, 2017 eta 2018an, erantzunik izan ez dutenak.
Idatzi honen izenburuak animo eta esperantza injekzio bat izan nahi du hernaniar guztiontzat. 2019a dena hobera aldatuko den urtea izan daiteke eta izango da.