Anartz Elosegi Mujika
Lehenik eta behin, eskerrak eman beharrean gaude gaztetxeko kideak, Kontrakantxaren urteurrena dela eta, pasa diren bi asteetan antolatzen lagundu, parte hartu, bertara hurbildu, zabaldu eta edonola zerikusia izan duzuen guztioi; milesker benetan hau aurrera ateratzen laguntzeagatik. Bestalde, argi dugu urteurreneko ajea pasata lanean jarraituko dugula, eta duela 12 urte finkatu ziren eta orain arte borrokatu diren funtzioak (besteak beste, bizi eredu ezberdinak planteatzea, herriko gazteen harremanak sendotzea, gazteei taberna, lokal eta markaturiko estandarrez haratago beste espazio eta aisialdi mota bat eskaintzea, indibidualismoarekin apurtuz kolektibizazioa bultzatzea, gazteon sorkuntza eta iniziatiba bultzatzea eta herria eta kaleak girotzea) betetzeko helburuarekin borrokan jarraituko dugula, gauzak aldatzea lortu den arren, oraindik asko dugulako borrokatzeko.
Bestalde, adierazi nahi dugu, bide hau ezin dugula pertsona bakar batzuek egin, eta orain arte hau gauzatzen egon zareten guztiok, bakoitzak ahal izan duen bezala, horretan jarraitzera animatzen zaituztegu, zuek gabe ez ginatekeelako hemen egongo. Eta besteei, gonbita egiten dizuegu, proiektu eta prozesu honen parte izateko, norberak ahal duen ekarpena egiten (antolatutako gauzetara azalduz, asanbladaren parte izanez, gaztetxearen gauzak lagunen artean eta sare sozialetan zabalduz, edo beste edozein modutan), ekarpen txiki oro gaztetxearentzat aberasgarria baita.
Bukatzeko, gogoratu gaztetxeko asanblada ostegunetan 17:00etan egiten dela gaztetxean bertan, eta irekia izateaz gain, ekarpen eta laguntza oro jasotzeko prest gaudela.
Anartz Elosegi Mujika