Idatzi horretan egia ez diren hainbat esaldi argitaratu dira; ondorengoak, adibidez:
‘Ez ditugu ulertzen zure harridura eta haserrea’. ‘Haserrea’ hitza asmatu egin du, ez baitago azaroaren 14ko idatzian.
‘Giroa berotzea gustatzen zaizu, biktima papera hartzeko’. Kaxko Elkartera bidalitako 200 idatzi ingurutan (asko prentsan argitaratuak), zuzendaritza batzordeak babestu ez dituenak gehienetan moduak egokiak ez direlako, ez da egia esaten, testua manipulatu egiten da, behin eta berriro leporatzen zaio batzordeari ez duela bizilagunengatik ezer egiten eta batzordeko hainbat kideren portaera salatzen da, bere proposamenak ez babesteagatik. Hala ere, defentsarako, lau urtetan hiru idatzi bakarrik erantzun zaizkie.
‘Zure eta zure taldearen akatsa... era neketsuan defendatu dituzue gutxi batzuen interes ekonomikoak, bizilagunaren ongizatearen eta legalitatearen aurrean. Bizilagunekiko errespetu falta da hori’. Bizilagunei kasu egin zaie, Berriak eta udaletxearen aurrean egindako erreklamazioak babestuz (eta hainbat tabernari zigorrak jarri eta baten bat itxi da, ezarritako araudia ez betetzeagatik).
‘Izan dizugun errespeturik ez duzu merezi’. Ez du inolako errespeturik erakutsi Kaxko Elkartearekiko, ez eta batzordeko kideekiko. Bere ordezkaria bertan zela egindako aurrenekotako bileraren ondoren, honek idatzi bat argitaratu zuen Kaxko Elkarteko lehendakaria kritikatuz. Batzordeak aho batez erabakita, azaldu zitzaioan idatziko gezurrak zuzentzeko.
‘Kaxkoko ordena arazoari aurre egin gabe; kontrakoa egin duzu’. Kaxko Elkarteak eskatuta, udaletxeak hainbat neurri hartu ditu bizilagunak ez kaltetzeko, polizia patruilak gehituta, tabernak egungo araudira egokituz, kalean pixa egiteagatik jarritako isunak areagotuz, sute prebentziorako simulakroekin, zaratak neurtuz eta gehiago. Badakigu beste proposamen batzuk ez direla gauzatu. 100 aldiz lorpen gehiago izan dira, diozuenez, negozioak eta bizilagunak babesteko lanean daramazkizuen urte horietan zuek eta zuen elkarteek lortutakoak baino.
Hori guztiagatik, eskatzen dizuet frogatzeko non dagoen gezurrik, Kaxko Elkarteak argitaratutakoan. Zerbait argitaratzekotan, egiarekin egin, eta manipulatu gabe, bestela, babesik gabe jarraituko duzue.
Aurreko idatzi batzuk babesten agertzen ziren bizilagun batzuek babes hori ukatu dute.
Juncal Dorronsoro Mocha, Kaxko Elkarteko lehendakaria