Joan den ostiralean, abenduaren 7an, Diario Vascon irakurri genuen ohar batek zion DYNTRAren arabera, Hernaniko Udala Euskadiko hamar gardenen artean dagoela.
Argitu nahi dut Dyntra munduko aurreneko plataforma kolaboratiboa dela gizarte zibilarentzat diren erakundeen gobernu irekiak neurtu eta kudeatzen dituena.
Modu erlatiboan ontzat ematen ditugu datuak, eta ez dugu zalantzarik egiten gardentasun-rankingean Hernanik postu hori izan dezakeenik.
Aurrerago, datu objektiboekin balorazioa egiten da 159 adierazle kontuan hartuta, eta Hernaniko udalak horietatik 79 betetzen ditu. Hortaz, ulertu dezakegu Hernanik beste 80ak ez dituela betetzen, ezta?
Gardentasuna ez da Hernaniko udalaren ezaugarri nabarmenena kalean, herritarren artean. Erregistroan sartzen diren idatziak denbora-tarte batean erantzun beharko lituzke, eta orokorrean, ez du egiten. Ez bakarrik niri, orokorrean gertatzen dela uste dut. Kide batzuk eskatu didate gehitzeko udaletxe barruan ere gauza bera gertatzen dela.
Edonola ere, eta gai honetan daukadan ezjakintasuna kontuan hartuta, Udalak 159 adierazletatik 79 betetzea, eta 80 ez betetzea ez zait bereziki ona iruditzen. Inhar Olanok dion bezala, asko dago hobetzeko, eta guk uste dugu askoz gehiago dela.
Lugo, Ourense, Salamanca, Soria, Ciudad Real, Cadiz, Teruel, Caceres, eta Toledoren atzean dago Hernani. Eta oso urruti dauzka oraindik Bilboko Udala (142 adierazle), Gasteiz eta Donostia (141 adierazle bakoitzak), Eibar (136), Getxo (126), Barakaldo (121)…
Aipatutako oharrak autokonplazientzia gehiegi dauka, idatzi duenaren eskutik. Alderdikoia iruditzen zait, komunikabideetan agertu diren beste hainbat balorazio sentsazionalisten antzera. Adibide bezala daukagu txotx denboraldia Kaxkoan.
Oker naiz edo artikuluak zuzenketa publikoa merezi du?
Ion Azpiazu Goñi
KaxkoHobetu