Idatzi hau 18/10/13an bidali zenuenari erantzuna da. Ez dugu elkar ezagutzen, ez dugu agurrik ere trukatu, eta ez dakit zerk bultzatzen zaituen hala jokatzera, ezagutzen ez duzun baten aurka. Eta batez ere, ez dakit zergatik jo duzun komunikabideetara Kaxko Elkartearen kontra, eta gure lehendakariaren kontra egiteko.
Aurreneko gauza eta garrantzitsuena: errespetua.
Kaxko Elkartea osatzen dugunok ez dizkizugu onartuko gure lehendakariaren inguruan idatzitako mespretxuzko hitzak.
Taldean lana egiten dugu eta ahalegintzen gara geure Kaxkoa hobetu dadin. Pertsonak garen heinean, huts egin dezakegu, baina inolaz ere horrek ez du mespretxurik justifikatzen, min egiteko asmoa besterik ez baitauka horrek.
Bigarren kontua: agian ez dakizu, baina erabaki oro denon artean hitz egin eta hartzen ditugu egiten ditugun bilera eta batzarretan; talde bat gara, eta lehendakariaren kargua lege-aginduzkoa da.
Guztien iritzi eta ekarpenak ongietorriak dira, betiere, errespetuzkoak badira.
Hirugarren kontua: Kaxko Elkartean harrituta gaude daukazun informazio kopuruarekin, izan ere, ez zara Kaxkoan bizi eta ez duzu egiten ditugun batzarretan parte-hartzen.
Horregatik guztiagatik, elkartea osatzen dugunokin biltzera gonbidatzen zaitugu, elkar ezagutu ahal izateko, eta Kaxko Hobetu zer den azaldu diezaguzun, baita Kaxkoaren mailan ordezkatzen duenaz informazioa eman ere.
Juncal Dorronsoro Mocha
Kaxko Auzo Elkartea