Auzolana, elkarlanerako modu arraro hori, harremanak izatekoa, tarte on bat pasatzekoa eta lagun, bizilagun, edo irabazi asmorik gabeko klub edo elkarte bati eginbehar zail eta nekeza konpontzekoa. Hamaiketakoa, eta egunaz gozatzen jarraitu. Arazoa da elkarlanerako modu honek desagertzeko joera daukala.
Azaroaren 17an, goizeko 10:00etan Landare Tokin elkartu ginen, HCREren deialdiari erantzunez, 20 lagun, eta hiru ordutan egin genuen lan bat, beste modu batera inork egingo ez zukeena.
Izan ere, udazkena oso polita baita, baina naturak, alde batetik, eta gizakiak, bestetik uzten dituen ondorioak gehitu egiten dira, txarrera, eta ez bada erremediorik eta konponbiderik jartzen, arazoak, eztabaidak eta gatazkak sortzen baitituzte.
Eskerrak eman nahi dizkiet egun lan-egun honetan parte hartu duten guztiei, eta denak animatu nahi ditut datozen deialdietan parte hartzera, beti izango baita lana, eta gure ezaugarria izan baita beti auzolana.
Eskrerik asko denoi.
Aupa HCRE.