Ziurrenik planetako lekurik isiliena Argentinako Cono Sur izango da. Isiltasuna hain dute baliotsua eta bilatua, hain beharrezko eta zigortua, egun mundu zibilizatuan bizi garenoi, bere konpainia ukatzen digute baita amesteko ere.
Hernaniko ‘hego kono’-ak Goiko Elizatxo-kanposantuko eremuak, lekurik zaratatsuenetarikoa da, baina superabita duen udaletxeak oposizioak egindako proposamena baztertu baitu, non eskatzen zen zarata neurtzeko gailuak erostea.
Iparraldera besterik ez dugu joan behar zarataren aurka jarri dituzten hormak ikusteko, baita ia jenderik bizi ez den lekuetan ere. Gipuzkoak biztanle dentsitate oso handia du eta seguruenik europako trafiko dentsitate altuena. Bien bateratzeak, ondorio batera narama, zaratarekiko Europako herrialde zigortuena izango garela.
Bizi kalitate galera honek, gaixotasun psikosozialak dakartza, neke zelular eta neuronal galera bat sortuz, loaren garaian ere birsortzeko aukera izan gabe. Noiz ezagutuko dugu zonaldeko minbizi eraginaren mapa, (superpuesto al mapa geografico de industrias con actividades molestas e insalubres como la papelera y la proxima incineradora?) zor digute.
Etxegarateko peajea jarri ostean, lehen bi hiru egunetan, nabarmen gutxitu zen ibilgailu astunen garraioa Urumeako autobidean (Rekondoren Hernaniko Sahiesbide ‘bikoitza’). Horrek nabarmen hobetu ditu GFA-ren diru sarrerak, baina ezer gehiago hobetu denik, ez eta AHT-ak etorkizunean gutxituko duenik ere.
Maltzaga-Gazteiz gutxi erabilitako autopista garestia nola amortizatuko duten ez dute hitz egiten. Errepide garesti hau amortizatzeko, trafiko astunaren prezioa birmoldatuz bi mandatu egingo bait lituzkete. Kasu honen irtenbidea, teknikoa baino borondate politikoa da, izan ere nahiz eta hamarkadetan zehar dirutza gastatu Gipuzkoa “gauzez” hornitzen, dirua badago. Orain pertsonak hornitzeko garaia da. Mesedez, zor digute.