Gipuzkoako Diputazioak hala erabakita, murrizketa larriak egingo dira autobus zerbitzuetan hurrengo hilabeteetan. Horrek, ondorio larriak ekarriko ditu erabiltzaileontzat zenbait autobus-linea ehuneko handietan murrizteraino.
Zerbitzu sozialak omen diren horiek zerbitzua eman baino, errentagarritasuna helburu dutenean, zerbitzu izateari uzten diote pribilegio bilakatzeko. Milaka eta milaka pertsona gara astean zehar egunero autobusa hartzen dugunak lanera, ikastera, ospitalera edo nahi dugun lekura joateko. Aitzitik, autobusa hartu behar ez duten horiek dira (kotxea erabiltzen dutelako) aipaturiko murrizketak egikaritu nahi dituztenak. Eta gainera, beraien kotxeetako gasolina gure poltsikoetatik ordaintzen dute.
Hernaniko Langileon Babes Saretik aipaturiko murrizketak salatu eta horien aurka borrokatzeko konpromisoa hartzen dugu. Beste behin ere argi geratu da instituzioek etekina eskubideen gainetik jartzen dutela baina guk ez dugu hori onartuko!
Errentagarri ez, garesti aterako zaizue!
Zerbitzu publikoak langileriaren mesedetara!
Aingeru Otxotorena Uralde
Hernaniko Langileon
Babes Sarearen izenean