Lagundu bai, baina ez manipulatu

Erabiltzailearen aurpegia Alberto Blanco Garcés Kaxko Elkarteko Presidente ohia 2018ko aza. 14a, 01:00


Jose Maria Gonzalezek sinatuta urriko eta azaroko idatziak irakurri ditut harridurarekin. Nire izena agertzen da eta Kaxko Elkarteko Batzordeko jokaeraz kexatzen da eta proposamenak egiteko eskakizuna egiten du, Plenoan mozioa aurkeztekoa esaterako. Hori bai, baldintza batekin, aurkeztuko den testua Batzordekoa ez den bizilagun batek idatzia izatea edo komisioa bat sortzea asteburuetan eta txotx garaian sortzen diren arazoak aztertuko dituena.  

Ez da lehenengo aldia prentsan Kaxko Elkarteko Ba­tzordearen aurka idazten due­na, nahiz eta Kaxkoko bizilaguna izan ez. Gainera telefonoz deitu zaio gonbidatzeko Batzor­deko bileretara etortzera bere proposamenak azaltzera. Adie­razi digu ez duela joateko asmorik eta hitzegin behar duguna Kaxkoko bizilagun batekin eztabaidatzeko, berarekin guztiz ordezkatuta senti­tzen omen da, Ion Azpiazu.

Bizilagun honek aipatutako idatzi berak argitaratu zituen urriko beste bi egunetan, gainera azken lau urteetan 200 bat email edo prentsa idatziak ezagutarazi ditu bere proposamenak eta kexak azalduz. Berarekin bilerak egin dira, gauzak bere onera ekar­tzeko eta eskatu zaio egia erabiltzen ez dituen ida­tziak zuzen­tzea, baina ez da posible izan akordiora iristea.

Idatzi horietatik 50en bat aztertu ditut. Bertan, guri ere kezka sortzen diguten  gauzak aurkitu ditugu, eta horietako asko Udalean eta Berriak Elkartean erreklamatu ditugu. Batzordeak ez ditu idatziak babestu eta gehienetan aurkitu dira esaldiak, non esaten den bizilagunen alde Batzordeak ez duela ezer egiten. Elkar­tearen pasibitateak kezkatzen du eta batzordekide batzuren jarrerak, bere proposamenak babesten  ez direlako. Bes­te esaldi batzuetan gezurra esaten du, manipulatu egiten du edo testuingurutik atera­tzen ditu. 

Hiru urtez kongresu edo foro bat antolatu nahi izan da txotx denboraldiaren inguruan. Gure mugak direla eta   ezin izan da egin momentuz. Kaxko Elkar­teak kolaborazioa behar du eta bizilagunen laguntza, baina ez ditu manipulatzaileak behar.  

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!