EAJ-PNVk Hernaniko Udaleko ordenantza fiskala babesteko baldintzetako bat zen, garrantzitsuena, Zerbitzu Sozialetako patronatuarekin egin genuen bezala, aurkeztutako igoera kentzea. Igoera horrek eragingo luke udaletxean 100.000 euroko diru-sarrera. Zifra hauek ez dira esanguratsuak 32.000.000 bat euroko udal aurekontuetetan, baina bat datoz EH Bilduk udaletxean dauzkan aholkularien gutxi-gorabeherako gastuarekin.
Ogasun zinegotziak igoera hori azaltzeko erabilitako argumentua izan zen aurrekontuen iraunkortasunaren legearekin bete behar zela, eta askori iruditu zitzaigun esan nahi zigula zergak igotzen ez baziren, ez zela legearekin betetzen. Hori ez da egia, gastuak eta diru-sarrerak orekatu besterik ez da egin behar. Adibidez, aholkulariak kenduz gero, hernaniarrei ezarritako zerga igoera kendu ahal izango litzateke.
EAJ-PNVtik adierazi genuen Hernanin Foru Aldunditik diru gehiago jasoko zuela 2019an 2018an baino, eta bi arrazoi zeuden: batetik, Hernanin jende gehiago bizi dela, eta bestetik, Aldundiaren diru-sarrera aurreikusitakoaren gainetik dagoela, eta udaletxeetara diru gehiago banatuko dela. Hernani zehazki 13,4 milioi jasotzeko zen. Informazio hau publiko egin zen urriaren 16an, eta eta 30eko Plenoan, EH Bilduk jarraitu zuen esaten «aurreikuspena» zela eta «ezin zela kontuan hartu».
Azaroaren 8an, Hernaniko 2019 udal aurrekontak aurkeztu dizkigute eta agertzen da Aldundiak Hernaniri 14 milioi emango dizkiola, 2018an baino 1.102.612 euro gehiago. Adarra jotzen ari al zitzaizkigun?
Udal zergak igo dira EH Bilduk nahi izan duelako.